MATRIKULAZIO KANPAINA

 

2013-2014 ikasturterako matrikulazio kanpainari begira, Guraso Elkartetik ekimen berezi bat egitea erabaki genuen, herriko haurrak herriko eskolan matrikulatzeari bultzada bat emateko.

Horretarako eta beti ere eskolarekin elkarlanean jardunez, guraso berrientzat ate irekien egun bat izendatu genuen urtarrilaren 23rako. Aldez aurretik, herriko 7 familiekin (guraso berriekin) harremanetan jarri ginen eta gure asmoen berri eman genien.

Honela, eta gure gonbidapenari erantzuna emanez, ate irekien egunera 7 familiak etorri ziren eta bertan, eskolako instalakuntzak ikusteaz gain, eskolako irakasleek eskolaren inguruko

funtzionamendua, adin aniztasunaren bereizitasuna, egokitzapen prozesuaren inguruko azalpenak etb eman zizkieten. Irakasleen partetik, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua  banatu zitzaien eta Guraso Elkartearen partetik Eskola Txikitako 25. urteurreneko DVD ale bana eta Roser Boix-en hitzaldiko DVD bana ere bai.

 

 

Matrikulazio epea urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitarte dela gogorarazi zitzaien. Ima Irakaslearekin egon behar dutela, telefonoz deituta 943 65 21 71 edo bestela gure ordutegia honako hau da. 

             

                                                    GOIZEZ:       9:00etatik         13:30etara

                                       ARRATSALDEZ:     14:00etatik         16:00etara

Ekimen hau positiboki baloratua izan da, bai guraso berrien partetik, bai eskolako irakasleen partetik eta baita Guraso Elkartearen partetik ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude