ESKOLA

 

Ikaztegietako Herri Eskola, Tolosaldean dagoen Ikaztegieta herrian kokatua dago.

Ikaztegietak, 500 biztanle inguru ditu, eta Tolosatik, hots, eskualdeko herri garrantzitsuenetik 7 kmtara dago.

Herri txikia izanik, herrian dagoen eskola bakarra da eta herriko haur gehienek aipaturiko eskolan ikasten dute.

H.H. ETA L.H.ko ikasleak hartzen ditu eta lehen aipatu bezala gela berean zenbait adinetako ikasleak daude.

Irakasle, ikasle eta gurasoen eguneroko esku hartzearekin osatzen eta egiten dugu eskola. Ikaztegietako haurrek heziketarik osatuena eta egokiena beregana dezaten, hiru erakunde horietako kideok elkarlanean jardutea dugu helburu. Eta guztion jomuga haurren heziketa izanik, eskola hobetzeko erronkan bide berriak urratzen saiatzen gara.

eskola argazkia

Ikaztegietako Herri Eskola, Gipuzkoako Eskola Txikien Elkarteko kide da. Aipaturiko elkartea, Gipuzkoako 26 Eskola Txikik osatzen dute eta guraso eta irakasleen elkarlanaren bidez, eskola txikiek dituzten arazo eta premiei irtenbide bateratua ematea du helburu.

Ikaztegietako Herri Eskolako Guraso Elkartea, Baikara-ko, kidea ere bada. Baikara Ikastetxe Publikoetako Guraso Elkarteen Federazioa da.
Elkarte honen bidez, ikastetxe gisa dagokigun eta interesgarriak diren hainbat informazio helarazten zaigu.