25 urte 25 tontor

Zenbat mendi-tontor daude Gipuzkoan? Bada, horietako 25 okupatuta egongo dira, maiatzaren 5ean eta 6ean. Intxaurren, gu izango gera maiatzaren 5ean; Otsabion, Altzokoak; ereñozuarrak Onddin. Eskola Txikietako ikasleak, gurasoak, irakasleak zein herrikideak mendira igoko dira maiatzaren 5ean eta 6ean helburu jakin batekin: tontorrera iristea. Hori eginez, haien lehen festa ospatu zeneko 25. urteurrena ospatuko baitute.

Lehen Eskola Txikietako Festa Bidegoianen ospatu zen, 1988an, eta “eskola txikiak bizirik” leloa izan zuen. Orain, 25 urte geroago, Larraulen ospatuko dute festa, ekainaren 3an, herriak eta eskolak elkarren beharra dutela aldarrikatzeko, biziraungo badute. Tontorrean argazkiak atera ondoren, webgunean zintzilikatuko ditugu, 25 tontorren argazkiak. Txikiak izan arren, handi sentituko gara, maiatzaren 5ean eta 6ean.

Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik.

Kategoria: festa Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude